XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) bakarrik har dezakegu haren izaeraren ezaugarri nabarmentzat.

Gizonaz gizon-duintasunera iritsi baldin bazen eta, gizaki zen aldetik, haren nortasunaz, deus ez dakigu.

Haren erregealdiko gertakariez, bere monumentuetatik oso gauza gutxi ondoriozta dezakegu.

Badakigu, esate baterako, erregealdiko uneren batean aitagiarrebaren hiriburu heresea utzi eta gortea ostera Tebasera eraman zuela.

Hasieran Atonen gurtzaile bazen ere, antzinako erlijiora itzuli zela bere izenaren aldaketak (Tutankaton lehenik, Tutankamon geroago) eta Tebasko antzinako jainkoen tenpluetan berak eragindako eraberrikuntzek eta zaharberritze txikiek egiaztatzen digute.

Jatorriz, Karnak-eko tenpluetako batean gaur egun, Alkairoko museoan zegoen estela batean Tutankamon bera mintzo da tenpluen zaharberrikuntzez, hizkera hanpatsuan:

Tenpluok aurri eginda idoro nituen dio faraoiak, toki sakratuak endakaturik eta atrioak belar gaiztoek irentsirik.

Santutegiak berriro eraiki, tenpluak jantzi eta era guztietako opari preziatsuez hornitu nituen.

Jainkoen estatuak altxarazi nituen urrez eta elektroz, lapislazuliz eta bestelako harribitxiez apainduta1.-Estela hau bertatik testuren bat zarpailtasunez itzuli dugularik, Tutankamonen ia monumentu guztiak bezala, geroago Horemhebek ebatsi zuen

Erlijio-aldakuntza, erregealdiaren zein epetan zehazki gertatu zen eta sentimendu pertsonalaren aldaketaren ondorio ala arrazoi politikoen eraginez jazo zen, horixe ez dakigu.

Badakigu, ordea, haren armadako ofizialetako baten hilobiari esker, Sirian eta Sudanen leinu batzuek faraoia gurtzen zutela (...)